Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-07-13 Leioako lorazaintza zerbitzua saritua izan da
/

Begi bistan da Leioako berde guneak mimoz zainduta daudela. Horren arduradunak Udaleko lorazain taldeko langileak dira, eta lan bikain honengatik sarituak izan dira joan den hilean Leon-en ospatu zen lehiaketa batean.


Leioako berde guneak, hau da, parkeak, lorategiak eta kalean diren hainbat lora eta arbola, adibidez biribilguneetakoak, zaintza berezia jasotzen dute. Leioako biztanleok egunero ikusten eta baloratzen ditugu lorazaintza taldeak egindako lanaren emaitzak, baina oraingoan Estatu mailan ere errekonozimendua jaso dute gure udal langileek.


Izan ere, Leon-en ospatutako parke eta lorategien lehiaketa bateko lehen saria eskuratu zuen Leioak. Zehazki, Estatu mailan diren 50.000 biztanle baino gutxiagoko herrien atalean.


Leioako lorazaintza taldeak lehiaketan azaldu zuen bezala, Leioak 20 urte daramatza herriko berde guneen protagonismoa handitzen eta zaintzen. Denbora guzti honetan berde guneen 9.000 metro koadrotik 400.000 metro koadro izatera heldu gara Leioan. Honetaz gain, kontutan izan behar dugu Udalez gaineko kudeaketa duten 340.000 metro koadroko lorategiak ere badaudela udalerrian, hau da, guztira 740.000 metro koadroko azalera. Datu honen arabera Leioako biztanle bakoitzak 24,5 metro koadroko berde gune publikoa du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa