Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2013ko Ekainaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-07-11 Euskara ikasteko dirulaguntzak jasotzeko baldintza berriak
02D24404

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak hurrengo ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen eskari epea finkatu du jada, neguko ikastaroentzako epea datorren urteko ekainaren 17tik uztailaren 5era izango da zabalik, eta udako ikastaroentzako 2013ko irailaren 30etik urriaren 11ra.


Beti bezala, eskaera hauek Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuan egin beharko dira (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) 9.00etatik 13.30era edota 946072576 telefonoan.


Baina datorren urtean dirulaguntza hauek jasotzeko baldintzak aldatu egin dira. Alde batetik, ezinbesteko izango da Mastitxu Udal Euskaltegian izena emanda izatea eskatzaileak, eta kanpoan egindako ikastaroak bakarrik diruz lagunduko dira, ikasleak Mastitxun izena eman eta euskaltegi honek eskatutako maila edo ordutegia ezin badio eskaini. Bigarrenik, 1989 eta 1996 urte bitartean jaiotako gazteak sartzen dira, eta azkenik, orain arte bezala, %85eko asistentzia bete eta urrats bat gainditu behar du eskatzaileak. Honetaz gain, hurrengo urtean errenta eskasa duten ikasleak lehenetsiko direla dirulaguntza hauek ematerakoan.


Hauek dira diru-laguntza jaso ahal duten kolektiboak eta kopuruak:


- Leioako kirol eta kultur elkarteetako partaideak: %50
- 12 urtetik beherako umeen gurasoak: %50
- Familia unitateko gutxieneko diru-sarreretara heltzen ez direnentzat: %80
- 1989 eta 1996 urte bitartean jaiotakoak: %50

Partekatu:

Itzuli

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Kultur Leioa

Ir Euskara

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala