Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-07-02 Berdintasun tailerretan izena emateko epea zabalik da
igualdad / igualdad

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak, urtero legez Berdintasun tailerrak antolatu ditu 2012-2013 ikasturterako. Izena emateko epea datorren abuztuaren 31ra arte izango da irekita.

Emakume zein gizonei zuzendutako erantzunkidetasun eta autonomia tailerrek irailetik abendura arte iraungo dute, talde bakoitzean 16 partehartzaile hartuko dira eta prezioa 10 eurokoa izango da.

Emakumeak brikolajean, elektrizitatean eta igeltserotzan arituko dira, 30 ordu arlo bakoitzean. Irailaren 19an hasi eta abenduaren 17an amaituko dira tailerrak, astelehen, asteazken eta ostegun orotan, 18.00etatik 20.30era Leioa-Getxoko LHIK-en.

Gizonek, berriz, etxearen garbiketa eta antolamendua, lisaketa eta josketa eta sukaldaritza ikasiko dute irailaren 19tik abenduaren 17ra arte. Asteazken eta ostegunetan 18.00etatik 20.30era Leioa-Getxoko LHIK-n.

Informazioa gehiago:
Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuak
Inaurratzaga, 1
94.480.13.36

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa