Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-30 Jendetsuak izan arren Leioako jaietan ez zen istilu larririk izan Hala eta guztiz ere, azken urteetako jairik lasaienak izan dira
Gure Ohiturak Leioa / Gure Ohiturak Leioa

Aurtengo San Juan jaiak jendetsuenak izan dira, guztira 70 koadrilek hartu zuten parte 1.500 lagun inguru batuz. Hala eta guztiz ere, azken urteetako jairik lasaienak izan dira, ez delako istulu larririk izan udalerrian.

Partaidetza, esan bezala, azken urteetako handiena izan da, udal datuen arabera asteburu bitan 50.000 lagun izan dira Leioako jaietan, izan diren 100 ekitaldietan banaturik. Baina, ohikoa den bezala unerik jendetsuena San Juan bezperako gaua izan zen, gau horretan 15.000 lagun izan ziren Leioako kale eta plazetan.

Jaietan Udalak antolatutako ekintzak, lehiaketak eta ikustaldiak 100 baino gehiago izan ziren, herriko 12 tokitan banatutakoak, eta gainera bat ere ez da bertan behera gelditu behar izan. Esan beharrekoa da egitaraua, kudeaketa eta antolakutza osoa Udalaren Kultura eta Gazteria sailetik bideratu izan dela, eta honekin batera beste udal sail batzuk lagundu dutela, hauen artean, Udaltzaingoa, Hirigintza, Obra eta Zerbitzua, Kirolak, Gizarte Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzua. Honetaz gain, udalerriko 70 koadrilek hartu dute parte jaien egituraketa honetan euren protagonismoa erakutsiz.

Tabernei dagokienez, bai kanpoko barra izan zutenek eta baita gainontzekoek ere, araudia bete zuten, beraz ez da inongo isunik jarri honen inguruan. Bestalde, kalean legez kanpo jarri ziren 6 janari saltoki itxi eta salatu ziren behar bezalako garbitasun neurriak ez zituztelako betetzen.

Beraz, esan bezala ezusteko barik garatu ziren jaiak, honen isla sorospen txokoa izan zen, bertan 34 atentzio eman ziren, gehienak eraso arinengatik eta alkoholak eragindako kalteengatik, eta lagundutako pertsonen gehiengoa adin gutxikoa izan zen. Esan bezala, istiluak ez ziren larriak izan, ez ziren arma zuririk erabili eta ez ziren zauritu larririk izan.

Baina lapurretak bai izan zirela, guztira dozena bat lapurreta baino gehiago salatu ziren kartera eta telefono mugikorrena, batez ere. Baina esan beharra dago, Leioako Udaltzaingoak larunbata goizaldean hiru lagun atxilotu zituela delitu hauek egotzita.

Garbitasuna eta poliziaren presentzia
Jai egun hauek lasaitasun osoz bizi izateko beharrezkoa da poliziaren presentzia areagotzea eta baita garbitasun zerbitzuak indartzea, eta horrela izan da Leioan.

Udaltzaingoak 30 agente izan ditu lanean asteburu bakoitzean hiru turno desberdinetan banatuta, eta garbitasun zerbitzuetan ia 80 lagun izan dira buru belarri jaia eta gero kaleak garbitzen, goizean goizetik ahalik eta txukunen aurkitzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa