Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-14 Jaietako su artifizialen gaineko segurtasun arauak
jaiak / jaiak

Leioako San Juan jaietan su artifizialak ezinbestekoak dira, baina jai behar den lasaitasunarekin ospatzeko segurtasun arauak errespetatzea gomendatzen du Leioako Udalak.

Arrazoi teknikoak direla-eta, inguruko bide-argiak itzaliko dira, gutxi gora behera, ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago. Itzalita egongo dira ikuskizuna amaitu arte, bitartean, ez jausteko, bereziki adi ibili behar da leku batetik bestera mugitzerako orduan.

Segurtasun langileen jarraibideak errespetatu behar dira eta ez gainditu hesiekin edota zintarekin mugatuta dagoen perimetroa. Ikuskizunean, egonezina izanez gero (lipotimia, zorabioa, e.a.) edo zauririk, segurtasunekoengana edo sanitarioengana joan, Segurtasun Gunean.

Material piroteknikorik jausten bada lurrera eztanda egin barik, ezin da ukitu edo oinarekin bultzatu, edozein kasutan ere, ez saiatu manipulatzen. Kasu honetan aldendu eta jakinarazi egin behar da jendeari zer gertatzen den. Ohartu, berehala, segurtasun langileak edo polizia.

Adi txikikoren baten arduraduna izan ezkero, umeari gogoratu behar zaio material debekatuta dagoela piroteknikorik hartzea edo erabiltzea, kalte itzulezinak eragin ditzaketelako. Honetaz gain, gogoratu behar dugu ibilgailua Segurtasun Gunetik kanpo utzi behar dela kalteak ekiditeko.

Suak botako diren lekutik hurbil izanez gero, honakoa gogoratzen da:
- Leihoak eta balkoiak iztea, kohete galdurik sar ez dadin.
- Eskegita dagoen arropa sartzea, koheteen txinpartek eragin dezaketen suteak ekiditeko.
- Terrazetan egon daitezkeen toldoak batzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa