Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-08 Udatxiki programan parte hartzeko eskaera guztiak onartu dira Zerrenda hauek behin behinekoak dira errolda konprobatu arte, behin betikoak ekainaren 14an argitaratuko dira
udatxiki / udatxiki

Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak antolatutako Udatxiki 2012 programan parte hartzeko leioaztarrek aurkeztutako eskaera guztiak onartuak izan dira. Guztira 221 eskaera izan dira onartutakoak, horietatik 108 hilabetekoak dira eta 113 hamabostaldikoak.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematen duen programa. Uztailean izango da Udatxiki martxan 2006, 2007, 2008 eta 2009. urteetan jaiotako ume leioaztarrekin.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dagoela ez jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Lamiakoko ikastetxean garatzen dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa