Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-07 Jolas eta kirol jarduerak gazteentzat
jovenes / gazteak

Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea ekainaren 11n (astelehena) irekiko da, eta ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak uztailaren 2etik 13ra bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.

Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena.Plazok izen emate ordena errespetatuz esleituko dira.

Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 18tik 20ra bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 €-koa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 €-koa, gainerako leioaztarrentzat.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 515 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa