Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-01 Maskaradarekin hasiko dira gaur Lamiakoko jaiak
maskarada / maskarada

Udarekin batera Lamiakoko jaiak datoz, herriko auzoen jaietatik lehenak. Eta behar bezalako hasiera emateko gaur Maskarada ospatuko da auzo leioaztarrean. Urtero hainbat lagun biltzen dituen ohitura handiko ikuskizun herrikoia.

Eta jai hauetatik ezer ez galtzeko, hemen duzu egitaraua:

Ostirala, ekainak 1 (Lamiakoko Maskaradaren eguna)
16:30 Txupinazo handia eta 2012ko San Maximo jaiak hasten dira!!!
17:30 Maskaradaren lehen zatia hasten da (Putzegilearen biribilgunea). Animatu eta etorri katera.
18:30 Maskaradaren 2. zatia (Lamiaren plaza).
20:00 Jaien pregoia (eszenatokia)
20:15 Leioako Errekalde Abesbatza, ahotsik onenak auzora datoz berriro.
21:00 Pasatu txosnatik kalimotxo batzuk hartzera Maskaradaren 3. zatia hasi aurretik.
22:30 Maskaradaren 3. zatia hasten dela, arin, korrika egin zure lekuaren bila!!! (Athletic parkea)
00:00 Gorputza mugitzera "Koxkor" taldearekin dugun dantzaldian!!!
02:15 Dantzaldiaren atsedenean, erakutsi zure dohainak irrintzi txapelketan!!!
02:30 Parrandarako gogorik baduzu oraindik, prest, dantzaldia dator berriro.
04:30 Txosnan andela bete, eta parranda aurrera doa.

Larunbata, ekainak 2 (Txikiak Dantza Taldearen eguna)
10:00 Txupinazoa!!! Denok gora, egun berri bat dugu aurretik.
11:00 Etorri etxeko txikienekin gaztelu puzgarriez gozatzera. Gainera. Umeentzako aurpegi-makillaje tailerra egongo da.
11:30 Oraindik etxean? Animatu eta hasi poteatzen.
12:00 Poteatzen duzun bitartean, harri zulatzaileen erakustaldia ikusi, zur eta lur geratuko zara (txosnan).
12:30 Mantala jarri eta suak piztu!! Sukaldaritza lehiaketa, paellak eta tortillak.
13:00 Leioako Musika Banda (eszenatokia)
14:30 Nondik zabiltzate?? Zuen sukalde lanak entregatu behar dituzue!
16:00 Zelan daukazue punteria? Ba etorri erakustera Nazioarteko Tiragoma Txapelketan!! Estatuko Txapelketarako balio du (txosnan)
16:15 Lamiakoko Areto-Futboleko III. Lehiaketa, final erdiak, 3. eta 4. postuak, Athleticen parkea.
17:30 Final Handia. Aurreko partidua ikusi duzu eta ez duzu finala ikusiko? Sinestezina!!
18:45 Euskal Dantzen Alardea, Athleticen parkean. Lamiakoko Txikiak taldea inguruko talde onenak gonbidatzen ditu dantza adierazgarrienekin goza dezagun.
19:30 Zure irudimenarekin harritu gaitzazu, Mozorro Lehiaketa hasten da-eta (txosnan)
20:00 Txorizoa sagardo-puntuarekin dastatzera gonbidatzen zaituzte batzordeak. Ez galdu!!!
21:00 Isilaraz itzazu txarto abesten duzula diotenak eta parte hartu gure Karaoke Txapelketan (txosnan)
22:30 Oliver Magoaren Ikuskizunera etorri. Umorea, dibertsioa eta magia ugari…
00:00 Disko-dantzaldia Galder taldearen eskutik. Abesti bikainen erritmoarekin mugituko duzu gorputza.

Igandea, ekainak 3 de (Lamiakoko eguna)
10:00 Txupinazoa!!! Aupa neska-mutilak! Azken ahalegina.
11:00 Txikientzako gaztelu puzgarririk onenak dauzkagu eta globoflexia tailerra, euren kreazioekin aho bete hortz geratzeko.
12:30 Dantzatu eta poteatu auzotik, trikitixaren erritmoarekin.
12:45 Igel-tokako XXXIV. Mundu Txapelketa. Atzo zure punteria ikusi genuen, baina gaur zailago edukiko duzu. Etorri eta frogatu onena zarela (txosnan).
13:30 Eskualdeko Txapela Jaurtiketako IIX. Lehiaketa (2012ko Olinpiarretarako balio du)
15:00 Denok bazkaltzera, energiak berreskuratzera.
16:45 Lamiakoko XXIII. Play-back lehiaketa. Ez dago adin mugarik (eszenatokian)
18:00 60, 70 eta 80. hamarkadetako onena duen Goatekea. “Mr. Iker Fernández” Speaker-DJrekin
19:30 Herri Txokolatada Handia
20:00 Sari banaketa, zerbait irabaziko al duzu?
21:00 Azken petardo-sorta eta 2012ko jaien bukaera. Zuek gozatu izana espero dugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa