Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-24 Udatxiki programan izena emateko epea ostegunean irekitzen da Maiatzaren 31tik ekainaren 7ra arte
udatxiki / udatxiki

Datorren maiatzaren 31an irekiko da epea Udatxiki programan izena emateko. Programa arrakastatsu hau 2006, 2007, 2008 eta 2009. urteetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen diete txikiei.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hau da, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza desberdinak garatzeko aukera dute. Uztailean izango da martxan Udatxiki eta urtero 100 bat umek hartzen dute parte, aurten 204 plaza izango dira, eta eskaerak plazen kopurua baino handiagoa bada zozketa egingo da ekainak 8an goizeko 10.00etan.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dago ezta jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan garatzen dira.

Hau posible izateko Udalak 35.800 euro jartzen du, baina gurasoek ere euren diru kopurua jarri behar dute: hilabete osorako 160,06 euro eta hamabostaldirako 80,03 euro.
Bestalde Oinarrizko Errenta jasotzen duten familiek tasa desberdinak ordaindu behar dituzte: hilabete osoa 73,87 euro eta hamabostaldiarentzat 36,94 euro.

Honetaz gain, famili bateko ume bi badira Udatxiki programan %15eko deskontua izango du, eta familia bereko hiru ume badira %25 deskontua izango da.

Izen-emateak Udaletxeko Hezkuntza Arloan egingo dira, Kultur Leioako 4. solairuan, 09:00etatik 14:00etara maiatzaren 31tik ekainaren 7ra arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa