Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-23 Udaletx@n, Udala zure etxean
Udaletxean / Udaletxean

Leioako Udalak martxan jarritako sistema berri honen bitartez, udal kudeaketak etxetik egiteko aukera izango dute leioaztarrek, urteko 365 egunetan eguneko 24 ordutan. Beharrezkoa den gauza bakarra ziurtagiri elektronikoa izatea da, hau da, NAN elektronikoa, IZENPE edo ONA txartela.

Zer da Udaletx@n?
Udaletx@n herritarrentzako karpeta bat da. Honen bitartez, tramiteak egin ahal izango dituzu Leioako Udalarekin, urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan, eta etxetik bertatik. Udalaren web gunera sartuz (www.leioa.eu) tramite ugari egin ahal izango dituzu, udaletxera joan barik.

Zein tramite egin daitezke?
Hainbat udal tramite egin daitezke, eta aurrerantzean gehiago egiteko aukera egongo da, on-line Udala lortu arte.

Besteak beste tramite hauek egin ahal dituzu dagoeneko:

- Errolda-papera JAITSI, bakarkakoa edo kolektiboa
- Ordainagiriak edo helbide fiskaleko aldaketak ESKATU.
- Ordainketa-gunera ZUZENEAN SARTU ahal izango zara.

Nola sartu Udaletx@n?
Herritarrentzako karpetan sartzeko ziurtagiri elektronikoa behar duzu, hau da, NAN elektronikoa, ONA txartela edota IZENPE ziurtagiria. Oraindik holakorik ez baduzu eta Leioan erroldatuta bazaude, PINa eskatu dezakezu, honekin tramite gehienak egin ahal izango dituzu baina ez denak.

Nola lortu ziurtagiri elektronikoa?
Orain inoiz baino errazago duzu. KzGunean, Kultur Leioako 4.solairuan, pertsona bat izango duzu ziurtagiri hau egiteko. NAN aurkeztu eta eskaera orria bete eta gero, egun gutxitan zure IZENPE txartela batzen joan ahal izango zara. Ordutegia goizez (9.00etatik 13.00etara) zein arratsaldekoa (16.00etatik 20.00etara arte) da.

Nola lortu PINa?
Leioan erroldatuta bazaude PINa ere eskatu dezakezu. Leioako web gunean dagoen Udaletx@n atalean sartuz eta eskaera eginez. Honen ostean, PIN batzeko udaletxetik pasa beharko da eskatzailea bere NAN txartelarekin, edo bestela, beste pertsonaren bat sinatutako baimenarekin eta eskatzailearen NAN txartelaren fotokopiarekin.

Informazio gehiago:

Udaletxean

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 1253 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa