Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-22 UDA12 kanpainarako begiraleen kontratazioa
uda / uda

UDA12 kanpainan begirale modura lan egiteko interesa dutenek beren eskaerak eta curriculumak SAKONETA KIROLDEGIAN aurkeztu beharko dute, Sabino Arana kaleko 77. zk., 8:30etik 20:30era, gaurtik ekainaren 8ra arte.

Beharrezkoa da aisialdirako begirale titulua edukitzea, edo dagokion Eusko Jaurlaritzako sailak homologatutako baliokidetza, eta honetaz gain euskarazko maila gutxienez PL2koa izan behar da.

Bestalde, EGAko titulua 9 puntu dira, beste titulu batzuk adibidez kirol begiralea, lehen laguntza edota uretako begiralea puntu bi balio dute bakoitza. Aurreko urteetan UDA kanpainetan parte hartu izanak ere 7 puntu gehitzen du, eta bestelako kanpainetan begirale moduan egon direnek 3 puntu gehituko dute.

Leioako aisialdi talderen batekoa izatea 5 puntu gehitzen du eta leioaztarra izateagatik 2 puntu gehiago dira.

Info gehiago:
Tel: 944 008 059
Faxa: 944 801 182
E-mail: idmleioa@leioakirolak.com

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa