Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-21 Basaezko eliza berriaren lehen harria jarri da jada
iglesia / iglesia

Bilboko Gotzaina den Mario Iceta, Leioako Alkatea den Eneko Arruebarrenarekin batera, Basaez auzoan kokatuko den eliza berriaren lehen harria jarri zuten ostiralean.

Bertaratutakoen artean, besteak beste, proiektuaren arduradunak diren arkitektuak, Carlos Lázaro Inchausti eta Ángela Grijelmo Petrement, Leioako parrokoa den Jesus Maria Arieta-Aruñabeitia, eta San Bartolomeko eliztarrak eta auzokideak.

Laster egingo den eliza berria arkitektura aldetik kalitate handikoa izango da, izan ere Gotzaintzak hainbat proiektuen artean aukeratu izan duelako. Aurreikuspenen arabera Eliza 2013ko maiatzerako amaituta egongo da. Kostua 1.500.000 eurokoa izan da, alde batetik Leioako parrokien aldetik ordaindutakoa, gutxi gorabehera %50, eta gainontzekoa epe luzerako kreditu batekin.

Auzoaren berregituraketa
Aita oblatuek alde egin zutenetik hona, lehengo eliza kokatuta zegoen lurzorua higiezinetako promotore baten esku geratu izan zen, horrela Udalak eta Gotzaintzak akordio batera heldu ziren eliza berri bat eraikitzea posible izateko. Horrela, 50 urteko udal lagapeneko lurzorua eskaintzen dio Udalak, eta Elizak eraikin berriaren kostuetaz arduratzen da. Eraikin berriak egun dagoen eta ekainean botako den eliza ordezkatuko du.

Urbanizazio lanak San Bartolomeko egokitze lanetan barruan kokatzen dira. Gune honetan 230 etxebizitza inguru eraikiko dira, horietako 30 etxebizitza babes ofizialeko etxebizitzak izango dira. Honetaz gain,Artatza kaletik Basaezko goiko zonaldera arte urbanizatuko da (Kulturgunea, ikastetxea, baseliza eta parkearen ondoan) eta San Bartolome zein Atxukarro kaleen artekoa.

Ekintza guzti hauek 5 milioi euro inguruko kostua izango dute, hauetatik miloi bi Udalak jarriko ditu, eta honekin egingo diren lanen artean: San Bartolome kalea erabat berritu (lurrazpiko zerbitzuak, asfaltoa, espaloia eta argiak) eta baterian aparkatzeko aparkalekua egin; Atxucarro kalearen amaierako tartea erregularizatu, zuzkidura horiek ere atonduz; Altzagaondo parkea sortu (auzo guztian zehar ibili ahal izateko, Zarragabarrena, Altzagaondo eta San Bartolome parkeetatik), San Bartolome plazaren gaur eguneko azalera bikoiztu; eta ohiko probalekua berreskuratu.

Obra hauen lehe fasea amaituta dago jada, orain bigarren faseari ekingo zaio Kulturgune, baseliza eta ikastetxearen inguruko zonaldea hartuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa