Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-17 Edukiak irakurtzen dituen tresna berria ezarri du Leioako web guneak
Ecuchando la web de Leioa / Leioako webgunea entzuteko

Ikusteko zailtasunak dituzten herritarrek tresna berri dute eskura Leioako web gunean (www.leioa.eu). Honekin itsu edo ikusteko arazoak dituztenek web gunean agertzen diren testu guztiak entzuteko aukera izango dute click bat eginez.

Honetaz gain, alfabetatu gabeko herritarrek ere erabili ditzakete albisteak edota beste eduki batzuk entzuteko, irratia izango balitz bezala.

Hau ez da Leioako Udalak emandako pausu bakarra oztopo arkitektonikoak edo komunikazio oztopoak kentzeko asmotan, aurrerago ere beste hainbat neurri hartu ditu Udalak herritar guztien berdintasuna lortzeko asmotan.

Neurri hauen artean, adibidez, udal langile batzuek hartu izandako ikastaroak gor-mutuen lengoaia ikasteko, mugikortasun murriztua duten umeentzako joko bereziak parkeetan, edota itsuentzako zebra bide eta semaforo bereziak, besteak beste.

Dena dela, oraindik lan asko dago egiteko zentsu honetan, eta Leioako Udalak herritar guztien berdintasuna lortzen laguntzen dituzten neurriak hartzen jarraituko du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa