Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-18 Trafiko aldaketak izango dira gaur eta bihar Iparragirre etorbidean
trafico / trafiko

Umore Azoka dela-eta trafiko aldaketak izango dira gaur eta bihar Leioan. Zehazki Iparragirre etorbidea itxiko da ostirala eta larunbatean 17.00etatik 24.00etara arte. Hau da Getxorako norabidean Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 ingurura arte izango da mozketa, eta Bilborako norabidean Iparragirre, 2.C tik (Mulligan’s) Iparragirre, 72raino.

Trafiko mozketa hauek ahalik eta kalterik gutxien eragiteko Leioako Udaltzaingoak hainbat bide alternatibo prestatu ditu herritik zehar mugitzeko edota herria zeharkatzeko:

Bilbao-Getxo: Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da. Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz. Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

Getxo-Bilbao: La Avanzadako lurpeko bidetik joango da.

Herri barruko trafikoa: Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta Udaletxeko jaitsiera Udaletxeko aparkalekutik. Getxo – Bilbao noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.

Herri gune desberdinetarako sarbideak eta irtenbideak:
Mendibil-San Juan-Ikea-Iturribide eta zentro zibikoa: Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin; Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Felipe del Rio Kalerako noranzkoa hartuko da.

Iparragirre aldea: Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik sartuko dira, auto bakoitza dagokion biribilgunetik. Getxotik datozenak Iparragirre, 2. A-F kalearen atzealdetik sartuko dira.

Estartetxe-Elexalde aldea: Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira. Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik Unibertsitaterako bidetik irtengo dira edo Laubide kaletik Suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten

Sabino Arana-Independentzia-Aldapa-Luis Bilbao Libano: Bilbotik datozenak Iturribideko noranzko aldaketatik edo alboko bidea-Lamiako lotunetik sartuko dira, Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira eta ondoren Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa