Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-09 Iñaki Saez udako futbol kanpusean izena emateko epea zabalik da
campus / campus

Irekita dago jada Iñaki Saez udako futbol kanpusean izena emateko epea. Leioako Kirol Elkarteak antolatzen duen kanpus honetan izena emateko ez ahaztu bide bi daudela; mailez (campusleioa@yahoo.es) edota telefonoz (675.533.528).

Esan bezala, kanpusa 5 eta 14 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute udako oporretan eta futbolaren inguruko hainbat hariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatz izanik.

Parte hartzaileak hiru taldeetan banatuta egongo dira: lehena ekainaren 25etik 29ra, bigarrena uztailaren 2tik 6ra arte, eta azkena uztailaren 9tik 13ra. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:

- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Honetaz gain, esan beharra dago, gurasoek autobus zerbitzua hartu ditzaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo.

Informazio gehiago:

S. D Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa