Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-08 UDA 2012
UDA / UDA

Azken urteetan ohikoa den bezala, udarekin batera Udalak antolatutako UDA2012 kanpaina jarriko da martxan 1999 eta 2005 urteen bitartean jaiotako leioaztarrentzat. Honetan parte hartzeko, aurretiko izena ematea maiatzaren 14tik 18ra bitartean izango da.

Kanpaina hau uztailean jartzen da martxan, egun horietan jarduera desberdinak egiten dira, parte-hartzaileen adinaren arabera; hala ere, guzti-guztiek izaten dute ezaugarri komuna: jolas, heziketa eta kirol arlokoak izaten dira. Sakonetako kirol instalazioetan egingo dira jarduera horietako batzuk, baita herriko eta ondoko herrietako beste leku batzuetan ere.

Iaz bezala, bi hamabostalditan (hamar egun txandako) zatituko da UDA 2012 kanpaina. Horrela, ume gehiagok gozatu ahal izango dute ekimen honetaz.

BALDINTZAK:
- 1999 eta 2005 (biak barne) artean jaiotako eta Leioan 2012ko apirilaren 1a baino lehen erroldatutako umeak.
- Hautazko hizkuntza eredua: euskara edo gaztelania
- Txandak (400na plaza):
Uztailaren 2etik 13era
Uztailaren 16tik 27ra
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetik ostiralera.
- Prezioa: Leioako UKIko abonatuak: 40 €
Leioako UKIko abonatuak ez direnak: 65 €
Abonatuak izango dira 2012eko maiatzaren 3a baino lehen Leioako UKIan izena eman dutenak, betiere 2012 amaitu arte abonatu izaten jarraitzen baldin badute.
- 2012ko UDA kanpainarako aurretiko izen ematea betetzeak funtzionamendu arauak onartzea dakar, baita jardueraren baldintza eta diseinuarekin ados egotea ere.

PLAZAK ESLEITZEA
- Leioako UKIko abonatua izateak, Leioako erroldako antzinatasunak… EZ dute lehentasunik suposatuko kanpainarako plazak esleitzerakoan.
- Plazak zozketa publiko bidez esleituko dira. Zozketa maiatzaren 29an izango da, 11:00etan, Sakoneta kiroldegian. Zozketaren arauak eta erabiliko den sistema Leioako UKIren web orrian (www.leioakiroldegia.net) eta Sakoneta kiroldegiko iragarki taulan kontsulta daitezke.
- Itxaron zerrendak egoteak ez du esan nahi erabiliko direnik bajarik balego. Kanpainaren garatze onenerako eta baliabideen arrazoizko antolakuntzari erreparatuta, zozketa ostean, Leioako UKIk erabakiko du zerrendak erabiltzearen egokitasuna.

ESKABIDEAK AURKEZTEA
Aurretiko izen ematea: Maiatzak 14– 18
Inskribatutakoen zerrenda: Maiatzak 22 – 23
Erreklamazioak: Maiatzak 22 – 25
Zozketa: Maiatzak 29 Sakoneta Kiroldegian 11:00etan

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA
Aurretiko izen-emate orria, behar den moduan beteta
Leioako UKIko abonatuak: bazkide txartela

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa