Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-04 Zikloturisten klasikoa asteburu honetan, Leioan Fernando Astorkiren omenezko Zikloturisten XV. Klasikoa jokatuko da
Clásica cicloturista / Zikloturisten klasikoa

Igande honetan, maiatzaren 6an, 09:30ean, Leioako Sakoneta Kiroldegian, irteera emango zaio Fernando Astorki Zikloturisten Klasikoaren XV. edizioari (Astorki Espainiako Itzuliko medikua izan zen 25 urtez baino gehiagoz), Txori Erri Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Aurreikuspenen arabera, zikloturistak 13:00ak inguruan hasiko dira heltzen, eta kontrola 14:00etan itxiko da.

Ibilbideak ohiko 95 kilometroak ditu, eta, tartean, Morga, Errigoiti, Andraka eta Unbetik igaro beharko da. Izena emandakoei hainbat zerbitzu eskainiko zaizkie: gosaria, hornidura, dutxak lasterketa amaitzean, eta opariak parte-hartzaile guztientzat, helmuga inguruan egiten diren ohiko zozketez gain (hainbat material zozketatuko dira). Leioako osasun zentroaren ondoan dohainik aparkatzeko aukera egongo da, irteerako eta helmugako gunetik metro gutxira.

Aldez aurreko inskripzioak 10 euro balio du federatuentzat. Lasterketaren egunean bertan, irteera baino lehen eta Sakonetako Kiroldegian izena emateak 12 euro balio du. Federatuta ez daudenek, gainera, 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte aseguruagatik.

Izena aldez aurretik emateko, federatuek 10 euro eta federatu gabekoek 15 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako 3035 0098 27 0980018367 kontu-zenbakian, izena eta bi abizenak jarriz. Gero, egiaztagiria irteerako gunera eraman beharko da, dortsala jaso ahal izateko.

Informazio gehiago:

Zikloturisten klasikoa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa