Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-04 Irakalek “Leioako Pintxoa” sortzea proposatu du Esperientzia hau Leioa Heziketa Komunitatea proiektuan sortu da
Pincho de Leioa / Leioako Pintxoa

Herrigune Leioako Irakale proiektuak –Leioa Heziketa Komunitate bihurtu nahi du, hartara, hirian ikasketarako guneak eraikiz– “Leioako Pintxoa” prestatzeko ekitaldia antolatuko du gaur, maiatzaren 4an (ostirala), 18:00etan, La Avanzadako Boulevardean.

Ekimen honekin, parte hartzeko gonbita egiten zaie udalerriko herritar guztiei, Leioako ostalariekin, EHU-UPVko Ostalaritza Eskolako ikasle eta irakasleekin, nahiz herriko erretiratuekin egindako lanaren lehenengo fasearen ondoren. Lehenengo topaketan ateratako proposamenak abiapuntu hartuta, jolastu eta esperimentatu egingo da, beharrezko baliabideak kalera ateraz, “Leioako Pintxoa” sortzeko.

Hiriko ikasketaren erakusgarri, herritarrei proposamena egingo zaie “guztion artean sortzen dena probatu, jolastu eta dastatzeko”.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa