Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-03 Txilinbueltakaren hirugarren irteera prest dago Izena emateko epea maiatzaren 8tik 15era arte izango da zabalik
Hondarribia / Hondarribia

Euskara Zerbitzuak antolatutako Txilinbueltaka programak urteko hirugarren irtenaldia prestatu du jada, ekainaren 1etik 3ra bitartean Hondarribiko (Guipuzkoa) aterpetxera. Izena emateko epea maiatzaren 8tik 15era bitartean egongo da zabalik, eta 50 plaza zozketatuko dira.

Gogoratu beharrekoa da TXILINBUELTAKA ekintza honen helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea dela, beraz egitarau honetan parte hartzen dutenek, 2000 eta 2005 bitartean jaiotakoek, gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko. Honetaz gain Leioan erroldatutako umeentzat soilik dago zuzenduta.

Informazio gehiago erantsitako pdf-an edota Euskara Zerbitzuan:
Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa)
Telefonoa: 94 607 25 76
E-posta: euskarazerbitzua@leioa.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 87 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa