Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-30 Parke teknologiko eta zientifikoa aurrera doa
parque UPV / EHUko parkea

EHU-UPVko Leioako kanpusaren aurrean kokatzen den Parke Zientifiko eta Teknologikoa proiektu berri bat hartuko du: Biofisika Unitatea. Leioako Udalak eraikin berri honen eraikuntza ahalbidetuko duen obra baimena eman berri du, aurreikuspenen arabera 18 hilabeteetan eginda egongo dena.

Europa mailan eta zientzia arloan erreferente bihurtuko den ekipamendua da. Guztira 12.000 metro koadroko azalera izango du eraikinak, hauen erdia laborategientzako zuzendutakoak, eta hau errealitate bihurtzeko 7 miloi euroko aurrekontua erabili izan da.

Ekipamendu honek, azken urteetan martxan jarri diren hainbat ekipamenduekin bat eginez, arlo zientifiko eta teknologikoan asmo handiko proiektu bat osatzen du, eta bide batez prestakuntza eta enpleguaren sortzailea izango dena udalerrian.

Bizkaiko Parke Zientifikoa eta Teknologikoak kudeatzen du gune hau Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Spri (Eusko Jaurlaritzak) osatutako elkarte publikoarekin batera. Leioan martxan dagoen parke hau 184.000 metro koadroko azalera du, eta honek Parke teknologikoak Zamudion eta Derion dituen ekipamenduekin bat egingo da. Leioako Parke honen kasuan helburu bikoitzekoa da: alde batetik, bikaintasun eta berrikuntzaren gunea sortzea unibertsitate eta enpresen arteko harremana estutzeko, eta bestetik, teknologi eta enplegu gaituen enpresa berriak sortzea. Leioako Parke Zientifikoa eta Teknologiko hau martxan hasten denean 2.500 enplegu inguru sortuko dira.

Leioako Parke Zientifiko eta Teknologiko honen barruan hainbat azpiegitura desberdin izango dira, jada obra baimena emanda dutenak. Hauen artean, Egoitza-eraikina, enpresen inkubagailua, Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoa eta Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuak hartuko dituena. Gainera, Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren lehen fasearen obrak ere hasita dira. Egun, erakundeek Plataforma Teknologiko bietako lehenengoa eraikitzeko lanetan daude, diziplina anitzeko lan talde desberdinak hartzeko helburuarekin arlo zientifiko desberdinetan sailkatutakoak, Animalien Bioteknologia Zentroaz gain.

Era berean, Leioako Parke Zientifiko eta Teknologiko honen urbanizazio lanak aurrera doaz, honetarako bideratutako aurrekontua 19 miloi eurokoa izan da. Besteak beste, Unibertsitate barneko errepidearen bihurketa eta honen ordez erabiltzeko egingo den saihesbidearen obrak, Barandiaran Goikoa institututik Erandio Goikoara arte luzatuko dena. Obra hauek duela gutxi esleitu ziren, hilabete inguru, eta aurrekontua 7 miloi eurokoa izan da.

Parke Zientifiko eta Teknologiko honek Ikerketa+Garapen+berrikuntza arloan jarduera estrategikoa suposatzen du Leioarentzat, enplegu eta prestakuntza gaietan erreferentziazkoa izanik Bizkaian eta Bilbo Handiaren zonaldean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa