Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-29 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergaren Kobraketa ostiralean amaitzen da
impuesto / zerga

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zerga ordaintzeko epea ostiralean, ekainaren 1ean, amaituko da.

Zergadunak errazago eduki dezan, Udalak mailaz maila igorri zituen bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak emanez, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergari dagozkion inprimakiak ez jasotzeak ez du ordaintzeko beharretik salbuesten. Beraz, jasotzen ez badituzu, jarri harremanetan Leioako Udalaren Ogasun eta Ondare Sailarekin kopia bat egiteko.

Gainkargurik gabeko borondatezko ordainketa egiteko inprimakia aurkeztu beharko da epea baino lehen ondorengo finantza entitateek dituzten bulegoetako edozeinetan:
- Kutxabank, Euskadiko Kutxa, Caixabank, Can, BBVA, Banco Santander, Ipar Kutxa, Banco Sabadell Guipuzcoano eta Bancaja.
- Udaleko Diru-Bilketarako bulegoetan, Elexalde 1. Leioa.
- Udaleko Diru-Bilketarako Bulego honetara zuzenduriko zergazko posta-igorpenaz.
- BBK Teleka sistemaren bidez, marra-kodearen irakurgailua duen edozein Kutxazain automatikotan.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en.

Borondatezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren, zuzenean ekingo zaio hori premiamenduzko bidetik korbratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26 a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da Beteararzpidetzako Bilketarako bulegoetan.

Likidazio honen kontra berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango da Udalean, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita, hau da, 2012ko uztailaren 2era arte.

Bi hileko epean, birjarpenezko errekurtsoaren berariazko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik hasita, edo 6 hileko epean adierazi gabeko gaitzirizpenaren kasuan, errekurtso-aurkezpen datatik zenbatzen hasita, administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri ahal izango da Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailaren aurrean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa