Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2019ko Abenduaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-27 “Leioa. Gerra Zibila eta oroimen historikoa”
/

Leioako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkar lanean, proiektu bat jarri du martxan udalerriko errealitatea 1936-1945 urteen artean ikertu eta ezagutzeko eta eskubide zibilen eta giza eskubideen urraketa jasan zuten pertsona haien oroimena berreskuratzeko.

1937. urtean, erregimen errepublikanoa, berrogei urtez luzatu zen diktadura frankista batek ordezkatu zuen; horren ondorioz, Leioako Udala, alderdi politikoak, udalerriko kultur elkarteak eta sindikatuak erreprimituak izan ziren eta legues kanpo geratu ziren.

Benetan zer gertatu zen jakitea Udal honen betebehar bat da; informazio eskubide bat da Leioako biztanleentzat; eta Euskal Herriko eta Errepublikako askatasunen aldeko borrokan duintasuna zer den erakutsi zuten pertsona izengabe haien guztien oroimena berreskuratzea egin beharreko zerbait da.

75 urte igaro dira eta orduko garaietan bizi ziren pretsonarik gehienak hilak daude, baina haien seme-alabak, ilobak eta bilobak, e.a gelditzen dira; hori dela eta, haien lekukotasunaren beharra daukagu, errepresioari buruzko idatzizko dokumentazio oso gutxi geratzen baita artxiboetan.

Informazio oso baliagarria da, 1936. urteko familia-argazki hori, aitonaren karnet-argazkia, errazionamendu-liburuxka, sindikatuko txartela, erbesteko gutuna, orduko hiri-paisaiak, e.a. Belaunaldiz belaunaldi helaraziz joan den ahozko lekukotasun hori ere dokumentatu eta grabatu nahi dugu. Datu hauekin guztiekin gizabanakoen eta familien istorioak berrosatu, gure udalerriaren historian horiek jasota utzi eta azkenik argitalpen batean dena bildu utzi nahi dugu, hemen bizi garenok kontsulta dezagun.

Guzti honen inguruan prestatutako programa honakoa da:

Oroimenaren bulegoa
Doako zerbitzua da eta bertan informazioa eskatu ahal izango duzu 1936-1945 urteen bitartean errepresaliak jasan zituzten senide bati edo pertsonei buruz; halaber, informazioa ere eman ahal izango duzu.

Bulegoa auzoko guztientzat egongo da zabalik Kultur Leioan, apirilaren 11tik maiatzaren 11ra arte, asteazken eta ostegun guztietan. Ordutegia: 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara arte. Bertara joaterik ezin izango bazenu, 699809130 telefono zenbakian jarri ahal izango zara Aranzadirekin. Horrez gain, www.leioa1936-1945.info web gunean edo posta helbidean leioa1936@yahoo.es ere harremanetan jarri ahal izango zara. Datu-bilketa urte osoan luzatuko da eta zeregin honetan parte hartu edo ikerketa-taldearekin elkar lanean aritu nahi baduzu jarri zaitez kontaktuan.

Erakusketa
“Gorpuzkinak ateratzen, duintasuna berreskuratzen”
Astelehenetik-ostiralera 10.00etatik 20.00etara
Jaiegunak 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara arte
Kultur Leioako 1. solairuan. Sarrera doan
2000 urtetik hona Gerra Zibilaren garaiko hobiei buruzko ikerketa-lanaren erakusketa da. Gorpuzkinak lurpetik ateratzeko prozesuaren alderdi zientifikoa eta giza alderdia argazkien bidez erakusten da, pertsona desagertuen senideei arreta berezia emanez.

Liburu baten aurkezpena
Apirilak 17, 19.30ean
“El franquismo en Euskal Herria”
Kultur Leioa. Hitzaldi aretoa, 4.solairua
Matxinada militarrak, berrogei urtez iraun zuen erregimen frankista bati bide eman zion. Euskal Memoria Fundazioak Frankismoari buruzko ikerketa sakona aurkeztu du; Iñaki Egaña dugu iburuaren egilea eta hark berak egingo digu liburuaren aurkezpena. Iñaki Egaña hamaika ekimenetan aritu da elkar lanean Aranzadi Zientzia Elkartearekin. Liburuaren astea dela aprobetxaturik, aurkezpenera etorriko direnek argitalpena eskuratu ahal izango dute %25eko deskontuarekin.

Hitzaldiak eta proiekzioak
Apirilak 17. 19.30ean
“Gorpuzkinak ateratzen, duintasuna berreskuratzen”
Kultur Leioa. Hitzaldi aretoa, 4.solairua

Gerra Zibilaren garaiko desagertuen hilobirik gehien berreskuratu eta ikertu dituen ikerketa-taldeetako baten arduradunaren eskutik, gizakion minari buruzko kontakizun bat da, lehen pertsonan kontatua eta irudi eta lekukotasun ugariekin lagundua. Giza ikuspegi batetik abiatuta eta giza eskubideetan oinarrituta. Francisco Etxeberria Aranzadiko Antropología Fisikoaren Saileko Zuzendaria da eta Lege Medikuntzako Irakaslea UPV/EHUan. Espaniako Gerra Zibilaren garaiko ehunen bat deshilobiratzelan zuzendu ditu eta sona handiko auzitegi-ikerketetan hartu du parte, esaterako, Txileko lehendakaria Salvador Allenderen eta nazioarteko beste misio ugaritan.

Apirilak 19, 19.30ean
“Emakumea Gerra Zibilean eta errepresio frankistaren garaian”
Kultur Leioa. Hitzaldi aretoa, 4.solairua

Lourdes Herrasti, historialaria eta antropologoa, Gerra Zibilaren garaian desagertutakoen gorpuzkinak luspetik ateratzen jardun duen Aranzadiko lan-taldeko kidea. Emakumeak gerra fronteetan protagonistak izan ez arren, gerra horretan ahantzitako biktimarik handienetariko bat izan da; errepresio selectivo baten xede izan zen eta bere eskubideetan pertsona gisa jasan zuen atzerakada larria izan zen oso.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa