Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-23 Eskola-elkarbizitzarako II. Jardunaldia
Geuz / Geuz

Datorren ostiralean, martxoak 30, Kultur Leioako Auditoriumak Eskola-elkarbizitzarako II. Jardunaldia hartuko du. Dagoeneko 100 profesionaletik gora eman dute izena parte hartzeko, zu ere hezkuntza arloko profesionala bazara eta parte hartu nahi baduzu jarri harremanetan Geuzekin info@geuz.es helbidean.

Bigarren urtez jarraian, Leioako Udalak, udalerri mailan elkarkidetza eta bake kultura sustatze aldera garatzen dituen ekimenen esparruan, “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” jardunaldia aurkeztu nahi du.

Topaketa honen helburua zera da, EAEko ikastetxeetan duela urte batzuetatik elkarbizitza-planen bidez burutzen ari diren zereginari laguntzea eta bultzada bat ematea; alde batetik, esku hartzeko ikuspegi eta estrategiaa berriak proposatuz eta, bestetik, hausnarketarako espazio bat eskainiz elkarbizitzarako eta bakerako heziketaz gure udalerrian.

II Jardunaldi honetan, gonbidatutako adituek, bereziki, ikuspegi aplikatuak aurkeztuko dituzte, ikasgela eta ikastetxeetako elkarbizitzari lagunduko dioten praktika edo jarraibideetan zentratuz planteatutako gai desberdinetatik.

Jardunaldi honen helburu nagusiak hiru dira; inguruko ikastetxeetako elkarbizitza-planen garapena bultzatzea, eskola-elkarbizitzaren arloko ekimen berriak ezagutaraztea, eta azkenik, ikasgeletako eta ikastetxeetako elkarbizitzari laguntzen dioten jarraibideak edo praktikak identifikatzea.

Pertsona oso desberdinei zuzenduta dago jardunaldia, ikastetxeetako profesionalei, berritzeguneetakoei, beste hezkuntza eragile batzuei edota bake kultura eta elkarbizitzarekin zerikusia duten taldeei.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 1016 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa