Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-21 Datorren larunbatean César Uceda sarien VII.edizioa izango da Leioan
ganadores / irabazleak

Leioako Gazte interpretatzaileen César Uceda izeneko sariaren VII.edizioa ospatuko da larunbata honetan udalerrian. Ekitaldi honekin Leioako Udalak euskal erakundeekin batera elkarlanean, terrorismoaren biktimen aldeko ekintzen markoaren barruan kokatu nahi da.

César Uceda leioaztarra erahila izan zen 80ko hamarkadan ETAren eskuz, ordutik hona hainbat omenaldi eskaini izan zaizkio Leioan. Baina hauetaz aparte, Udalak César Ucedaren izena urte osoan zehar presente izateko ekitaldia antolatu nahi izan zuen, eta musika sari hauekin batera Ucedaren bizitzarekin lotutako arloa ere harremandu nahi zen, bera izan bait zen Leioako Udal Musika Eskolaren lehen irakasleetariko bat.

Lehiaketa, beste aurrekoetan bezala, 20 urte baino gutxiagoko Erdi Mailako ikasleei zuzenduta dago, aurten hogeiren bat parte hartuko dutelarik. Hauek arlo desberdinetan aurkeztuko dira, hauen artean, kanta, klarinetea, zeharkako txirula, kitarra, oboea, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, biola eta biolina. Sari nagusiak hiru izango dira, lehen postuarentzat plaka eta 600 euro, bigarrenarentzat plaka eta 450 euro, eta hirugarren sailkatuarentzat plaka gehi 300 euro. Dena dela, beharrezkoa da esatea partehartzaile guztiek lehiaketan parte hartu izan dutela egiaztatzen duen diploma jasoko dutela.

Modu honetara, hirugarren edizio hau larunbatean hasiko da 10.30ean Udal Musika Eskolan izango diren parte hartzaileen aktuazioekin, eta arratsaldean, 20.00ak aldera, ekitaldia Kultur eko Auditoriumera pasatuko da, bertan sari banaketa izango da eta ondoren irabazlearena zein Leioako Gazte Orkestraren emanaldiak izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa