Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-16 KUBOA, ideien gunea
Kuboa / Kuboa

Leioako Tokiko Agenda 21ek egitasmo garden eta partehartzaile bat aurrera atera nahi du. Horregatik erabaki dugu udal kudeaketa kalera ateratzea “obratan erabiltzen direnen moduko” egitura modular baten bidez, egitura hau hiritarrei irekia dagoen espazio gardena bilakatuz.

Kristalezko edukiontzi honi KUBOA izena eman diogu eta Leioan zehar auzoz-auzo mugitzeko asmoa dugu, hiritarren ekimenak bilduz eta erdigunea eta auzoen arteko mugak hautsiz.

Ideia
KUBOA eratzeko ideia nagusia Tokiko Jardunbide Egokiak hautematea da, ekimen ezberdinak fusionatzea eta denon artean Leioan aurrera atera litezkeen jardunbide egokiei balioa ematea. Hori dela eta, KUBOAn garatuko den oinarrizko jardueratako bat enpresak, elkarteak, hiritarrak eta udal kudeaketa elkartzea izango da.

Paraleloan, datozen bederatzi hilabeteetan hainbat jarduera antolatuko ditugu KUBOAri lotuta: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak... Jarduera hauek modu batean edo bestean Aalborg-eko Konpromezuen Gutuna deritzonean agertzen diren hamar puntuak ikutuko dituzte.

Teknologia berriei esker KUBOAn egosten den eguneko platera egunez-egun transmitituko dugu. Horregatik, gertatzen den guztia oinezko hiritarrez gain komunitate digitalari (blog, gizarte-sareak, aurkezpenak, bideoak...) helarazteko behar den teknologiarekin hornitu dugu KUBOA.

Lan guzti hori biribiltze aldera, iraila eta urria bitartean “Aukeren Azoka” ospatuko dugu. Azoka honetan guztion artean dagokien balioa emango diegu Jardunbie Egokiei. Hiritarrek asteburu batetan zehar KUBOAn jaso izan diren eta azoka honetan azaltzen diren ekimenen artean bozkatu ahal izango dute.
Egitasmo honek, lehenik eta behin, Tokiko Agenda 21 barruko Prozesu Partehartzaileetan Jardunbide Egoki eredugarri izan nahi du.

Bigarrenik, iraunkortasunaren aldeko apustua egingo duen kudeaketa baterako hasiera logiko eta arduratsu ugarietako bat izan nahi du, hiritarren eta instituzioen arteko partehartze partekatuaren bitartez, Aalborg-en izenpetu ziren 10 konpromezuei eta euren lan eremuei men eginez.

Lan ildoak
“KUBOA: Ideien Edukiontzia-rako” diseinatu diren lan ildoak honako irizpideetan oinarritu dira:
Lehendabizi leioaztarrek Iraunkortasunaren inguruko euren interesak non -eta zein neurritan- dituzten ezagutu beharra dago. Ezagutu beharra dago baita ere: zein tokiko jardunbide diren jada martxan, edota Leioako zein baliabide edo energia propio elkartu litezkeen. Horiek ezagutarazi eta hortik aurrera jardunbide horiek nola edo hala aurrera atera ahal izateko lana egin, etorkizunean Leioako Tokiko Agenda 21etik egingo diren plangintzen barruan, bai konpromezu politikoaren aldetik, bai komunitatearen ardura eta antolatzeko gaitasunarenetik ere.

Horretarako zera egin behar dugu:
1. Leioako Tokiko Agenda 21en 2012rako Helburua leioaztar guztiei ezagutarazi, gizarte eta ekonomi-eragileak barne, eta elkartzeko, informatzeko eta hezitzeko gune bat eraiki.
2. Dagoeneko badiren Jardunbide Egokiak ezagutu/aditu/jaso.
3. Jardunbide horien helburu eta interesak identifikatu; baita aurrera eramaten dituzten pertsona/erakundeen kezkak, baliabideak eta gaitasunak ere; eta tokiko gizarte eragile ezberdinen artean gerta litezkeen konexio/harreman posibleak aurrikusi elkarrekin lan egin ahal izateko.
4. Pertsona/Jardunbide horiek elkartu eta euren egitasmoen (bir)definizioan laguntza eskaini.
5. Tokiko Jardunbide Egokien Topaketa bat ospatu: Leioa, ideien edukiontzia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa