Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-15 Gosari osasungarriak bueltan dira ikastetxeetan
desayunos / desayunos

Leioako Udalak, Hezkuntza sailaren bitartez, Gosari osasungarriak izeneko kanpaina antolatu du bigarren urtez. Kanpaina hau eskola publikoen Lehen eta Bigarren Hezkuntzako umeei, eta Leioako famili zein ikasle guztiei zuzenduta dago.

Elikadura osasungarria oso garrantzitsua da gure seme alaben garapenerako, eta nola ez, edozeinen osasunerako. Elikadura osasungarri bat izateko beharrezkoa da oinarrizko prestakuntza, hau da, onak eta txarrak diren elikagaiak bereizten jakitzea eta elikagai osasungarriak kontsumitzearen ohitura sortzea. Eguneko lehen janaldiak ere, hau da, gosariak berebiziko garrantzia du. Honekin umeak egunari aurre egiteko behar duten energia eskuratzen dutelako, jolastu, ikasi eta klasean adi egon, besteak beste.

Horregatik, Leioako Udalak formazio teoriko praktikoa ematen die ume zein familiei, gosari osasungarria izeneko ekintza honen bitartez. Umeen kasuan jolas jardueren bitartez elikagaien piramideari buruzko informazioa ematen zaie, eta familiei hitzaldiak ematen zaizkie herriko ikastetxeetan, esan beharra dago hitzaldi hauetara edozein guraso joan daitekela umea ikastetxe horretan matrikulatuta izan ala ez, izena emateko guraso hauek telefno honetara deitu behar izango dute 678.404.443.

Herritarrei elikadura osasungarriaren oinarrizko kontzeptuetan prestatzea da helburu orokorra, eta eratu beharreko ohituran lehen pausua ematea.

Hurrengoko hitzaldiak:
Altzaga ikastolan: martxoak 20, asteartean, 18.00etan
Txomin Aresti ikastetxean: Martxoak 22an, osteguna, 17.00etan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa