Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-14 Leioako 35 langabetuk lanpostua lortu dute 2012. urtean
ayuda dependientes / nagusienganako laguntza

Leioako 35 langabetuk lanpostua lortu dute 2012. urtean Udalak eta Lanbidek martxan jarritako programa bati esker. Kontratazioaz gain pertsona hauek formazioa ere jaso dute aurretiz lanpostu hauetarako behar bezala prestatuta egoteko.

Behargintzak egindako ikerketei esker, gure udalerriko lan merkatuan dagoen eskariaren nondik norakoak jakin ahal izan dira. Datu hauek kontutan hartuz, Behargintzak 26.100 euro bideratu ditu 47 pertsonek prestakuntza berezi hau jasotzeko, eta Lanbidek 585.000 euroko partida jarri izan du “Plan 4000” programatik 35 pertsonen kontrataziorako. Lanpostu berri hauekin herriko langabetuen lan merkaturatzea errazten da, eta bide batez, gizartearen aldeko ekintza positiboak egiten dituzte.

Martxan jarri izan diren proiektu hauek honakoak izan dira; gauzainak, pertsona nagusien laguntzaileak, eta enpresa sarea bultzatzeko lanpostuak. Enplegu hauek sei hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoan.

Gauzain bezala 12 lagun arituko dira koordinatzaile baten laguntzarekin. Pertsona hauek informazio zerbitzu bat emango dute, udala eta herritarren arteko harremana estutzeko. Udaltzaingoarekin koordinatuta, langile hauek udal informazioa emango diote herritarrei eta beste lan batzuk ere egingo dituzte, adibidez, herriko ondarea zaintzea, gertakarien berri ematea, udal kanpainen zabalkundean parte hartu, eta nola ez, herritarren kezka, kexa eta iradokizunak udal arduradunei helaraztea.

Beste 10 lagun, koordinatzaile baten laguntzarekin, pertsona nagusien laguntzaile eta jagole bezala arituko dira. Herrian diren pertsona nagusiei laguntza emango diete etxez etxe, zereginen artean adibidez, medikura laguntzea, erosketak egitea, solasaldiak izatea... Honekin lotuta, beste lau lagunek ikerketa berezia jarriko dute martxan, bakardadea, dependentzia eta deserrotzea jasaten duten 65 urte gorakoen pertsona nagusien artean. Ikerketa honetan agertuko diren datuak oso baliagarriak izango dira Leioako Gizarte Zerbitzuetarako, dependentzia duten pertsona hauei zuzendutako ekintzak eta zerbitzuak moldatzeko beharrizanen arabera.

Enpresa arloaz arduratzen diren langileen artean atal bi egin behar ditugu; alde batetik, lagun bik Leioako enpresa guztien eguneratutako datu base bat sortuko dute, euren arteko harremana sendotzeko eta Udalarekiko harremana ere. Bestalde, beste pertsona lau, gehi koordinatzaie bat, Ekonomikoki Dependienteak diren Langile Autonomoei beharrezko eta afektatzen zaien erregulazioaren informazioaz arduratuko dira. Leioan hainbat pertsona daude egoera honetan, langile talde honen barruan daudenak baina euren lan legeria ez dutenak ezagutzen. Kontratatutako pertsona hauen helburua lan legeri honetaz beharrezko informazioa ematea da, eta langile hauek behar bezalako informazioa izan dezaten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa