Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-02 Lamiakoko posta zerbitzua lekuz aldatu da
correos / correos

Leioako Udalak lokalaren lagapena egin ostean, eta Correos-ek 70.000 euro inbertitu ostean, Lamiakok posta zerbitzu berria estreinatzen du Langileria kaleko 88.zenbakian. Honekin auzotarren eskaera bat erantzuten da, hau da, bulegoa auzoan mantentzea eta zerbitzuak hobetzea.

Esan bezala, langileria kaleko 88.zenbakian dagoen bulego berria Metro geltokitik hurbilago dago, aurrekoa baino handiagoa eta argiagoa da. Guztira 70 metro kuadro ditu, hauetatik erdia gune publikoari zuzenduta daudenak, jesarleku zein idazteko lekuekin, eta 72 posta kutxekin. Honetaz gain, gune operatiboa, pakete biltegia eta komunak ditu.

Bulego berri hau zerbitzu anitzera bideratuta dago. Bertatik hainbat kudeaketa egin daitezke pakete zein gutunak bidali eta batzeko zerbitzuaz gain, adibidez, banketxeko kudeaketak, telefono errekargak, ordainagirien ordainketa, enpresa zein erakunde desberdinen zergen ordainketa, edota trafiko isunak ordaintzea.

Bulego berri honek bere zerbitzuak hobetzen ditu instalazioekin batera, eta kale berean mantentzen da. Honetaz gain, gogoratu behar da ordutegia berdina izango dela erabiltzaileentzat, hau da, astelehenetik ostiralera 8.30etik 14.30era eta larunbatetan 9.30etik 13.00etara arte.

Correos-ek bulego zaharra iztearen asmoa zuela jakinez, auzokoek Udalari laguntza eskatu zioten bulegoa mantentzearen aldeko zerbait egiteko. Horrela sortu zen Udala eta Correos-en arteko akordioa, alegia, Udalak lokal berria lagatzen zion posta elkarte honi eta eurek egokitu egiten zuten bulegoa Lamiakon mantentzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa