Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-02-28 Leioa, Ikasketa Komunitatea
Aprendizaje / Ikaskuntza

Leioako Udalak, Behargintza-Toki Garapen Agentziaren bidez, Bizitzan Zehar doan Ikaskuntza Iraunkorreko programa abian jarri du. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin batera finantzatu dugu eta helburuak hauek dira: herritartasun aktiboa sustatzea eta udalerriko langabetuen enplegagarritasuna hobetzea.

Ikaskuntza bizitzan zehar erraztu eta sustatzeko ekimen honen babespean, “Ikaskuntza Komunitateak” deituriko aktibitate batzuk antolatu dira, hala nola sareko ehuna, eta lehengo fasean, udalerriko 250 pertsona inguru parte hartzea espero da.

Prestakuntza aktibitateak metodologia berritzaile eta kreatiboaren bidez garatu nahi dira, esperientzietan oinarritua, ez horrenbeste ezagutzetan. Garrantzitsuena “ulertzeko egitea” da. Gainera, “esperientzien” poltsa sortuko dugu, eta bertan, ezagutzak edo abilidadeak eskura jarri nahi dituen udalerriko edonork parte hartu ahali zango du programan hezitzaile boluntario bezala.

Ikaskuntza Komunitateekin batera, aurreikusita dago hitzaldiak / tailerrak antolatzea uztailera arte, edonorentzako irekiak.

Informazio gehiagorako edo martxotik aurrera hasiko diren ikaskuntza komunitate desberdinetan aurreinskripzioa egiteko, sartu Behargintzaren web orrian: www.leioako-behargintza.net, deitu 94 400 41 95 telefonora edo aurrez aurreko arreta jaso nahi baduzu hurbildu Behargintzara ( Mendibil, 3) astelehenetik ostiralera 08:30tik 14:30ra.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa