Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-02-20 Iñaki Saez futbol kanpusa bueltatuko da Aste Santuan
campus / kanpusa

SD Leioak Aste Santurako Futbol Kanpusa antolatu du berriro ere, honetan izena emateko azken eguna martxoaren 28an izango da. Kanpusari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero Leioa S.D web gunean edota campusleioa@yahoo.es helbide electronikoan zein 675.533.528 telefonoan.

Izena emateko edota informazioa eskatzeko 675.533.528 telefonoan edota SD Leioako egoitzan.


Kanpusa talde bitan banatuta egongo da, alde batetik apirilaren 2, 3 eta 4an izango dena, eta bestetik, apirilaren 10, 11, 12 eta 13an izango dena. Biak 9.30etatik 14.15era arte.

Kanpusa 4 eta 12 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute opor egun hauetan eta futbolaren inguruko hainbat ariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatz izanik.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:

- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Honetaz gain aipatu behar da gurasoek autobus zerbitzua hartu dezaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo. Zerbitzu hau 8.00etatik 9.00etara bitartean izango da martxan.

Informazio gehiago:

S. D Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa