Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 15a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-23 Leioak 300.000 euro baino gehiago bideratu zituen iaz Gizarte Larrialdi zein Urgentziazko laguntzetarako
gente / gente

Joan den 2011an Leioako Udalak 301.317 euro bideratu zituen Gizarte Larrialdi eta Urgentziazko laguntzetarako. Eusko Jaurlaritzak banatzen duen Gizarte Larrialdi laguntzetarako 230.037 euro hartu zituen Udalak, baina partida hau udal diruarekin osotu behar izan zuen Leioak hartzaile guztiak asetzeko.

Gizarte Larrialdiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza da, eta honetarako Lakuatik heldu zen dirua 230.037 euro izan ziren, diru kopuru hau eskaz geratu zen hartzaile guztiei heltzeko beraz, Udalak, bere aurrekontutik jarri behar izan zuen 19.280 euro Leioak onartuta zuen 166 espedienteetara heltzeko eta 154 familien beharrizanei erantzuteko.

Aipatutako 154 famili hauetatik 71 pertsona bakarreko familiak dira (42 emakume eta 29 gizon), eta 18 familik 65 urte baino gehiagoko nagusiren bat dute bere karguan.

Larrialdi laguntza hauek arrazoi desberdinegatik eman izan dira; etxebizitzen mantenuarentzako 108 laguntza, errentarako 69, oinarrizko beharrizanak asetzeko 30 laguntza, eta azkenik altzairuak (12) aldatzeko eta etxean konponketak egiteko (11).

Larrialdi laguntza hauek osatzeko bideratutako aurrekontuaz gain, Leioako Udalak Urgentziazko laguntzak ere ematen ditu, batez ere hirugarren adinekoak izaten dira hartzaileak. Aurten 52.00 euro banatu izan ditu Udalak 41 familien artean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa