Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-19 Leioako animalien bilketa zerbitzuak 24 animali eman zituen adopzioan
Perro / Txakurra

Joan den 2011n oso datu baikorrak lortu zituen Leioako animali bilketa zerbitzuak, izan ere herritarren konfidantza islatzen dituztenak eta Udaltzingoarekin batera elkarlanean lortutako emaitza onak erakutsiz. Datu hauen arabera, kalean hartutako animalien %48 euren jabeekin bueltatu ziren aterpetxetik pasatu ostean, eta %20 adoptatuak izan ziren.

Gaineratu behar da zerbitzuak Udalak eskatutako baldintza betetzen jarraitzen duela, hau da, kalean batutako animaliak euren jabeekin ez badira bueltatzen, inoiz ere ez direla sakrifikatzen, adopzioan ematen dira. Baldintza hau dela eta, animali hauen mantentzea garestiagoa izaten da eta horregatik Udalak 35.000 euroko partida eman zion zerbitzu honi.

La Casa del perro enpresak emandako datuen arabera, iaz 135 txakur eta katu batu ziren Leioako kaleetatik, hauetatik 99 (%73) Udaltzaingoak jasotako deien bitartez aurkitutakoak. Datu honek adierazten digu herritarrek konfidantza dutela zerbitzu honetan eta Udaltzaingo zein zerbitzu enpresa honen bitarteko harremana eraginkorra dela.

Animali hauetatik, ia erdia, hau da %48,8, euren jabeekin bueltatu ziren, alegia, zerbitzu honen benetako helburua betetzen da, galdutako animaliak euren etxeetara bueltatzen direla aterpetxetik pasa eta gero.

Gainera, 135 animali hauetatik bakarrik %9 sakrifikatu zen, beti ere albaitariak gomendatuta animaliaren gaixotasun sendaezinagatik. Bestelako animaliak, lehen esan bezala aterpetxean jarraitzen dute euren jabeek batu arte edota adopzioan eman arte. Arrazoi honengatik animali bakoitzak batazbeste 169 egun egiten ditu aterpetxean.

24 orduko zerbitzua
Zerbitzu honek urteko 365 egunetan eta 24 orduz jasotzen ditu abisuak, eta dei bat jaso eta gero gehienez 30 minututan agertzen da aipatutako tokian. Segituan aterpetxera eramaten diren animaliei parasituak kentzen zaizkie, desinfektatu egiten dira eta behar bezala garbitzen dira kutsapenak saihesteko.

Azken txostenaren arabera, zerbitzu honek 26 mikrotxip jarri zituen joan den 2011an, hauetariko 5 jabea zuten txakurretan eta gainontzeko 20ak (10 txakur eta 10 katu) adopzioan eman zirenetan. Bestalde 24 esterilizazio egin ziren, 14 txakurretan eta 10 katuetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa