Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 15a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-16 Kultur Leioak indartsu hasi du urte berria
kultur / kultur

Kultur Leioak datozen sei hilabeteetan eskainiko duen egitarau kulturala aurkeztu du. Egitarau askotarikoa eta kalitatezkoa izango da, estreinaldi eta antzezlan benetan azpimarragarriekin eta Estatuko nahiz nazioarteko artista garrantzitsuekin. Luxuzko egitaraua Leioako herritarrentzat eta inguruko herrietako biztanleentzat, izan ere, programazioa gero eta ezagunagoa eta estimatuagoa da.

Kultur Leioak, datozen hilabeteetan, 19 ikuskizun eta 20 funtzio eskainiko ditu guztira: sei musikaren alorrekoak izango dira, hiru formatu txikiko kontzertuak, helduentzako hiru antzerki-lan, familientzako lau antzerki-lan, helduentzako eta haurrentzako dantza, zirkua, eskola antzerkia euskaraz edo ingelesez, erakusketak, zinema, lehiaketak eta jarduerak Leioako Gaztegunea Aterpean, baita Txorierri, Pinueta eta San Bartolome Kulturguneetan ere.

Askotariko jarduera horien artean, musika nabarmentzen da. Era horretan, urtarrilaren 20an (ostirala, 22:00. Ambigu) Antonio Serranoren bisita izango dugu. Harmonikaren egungo erreferentea den honek Travellin’ Brothers leioaztarrekin batera joko du urteko lehen Bluenight-ean. Gonbidatuaren musika entzuteko eta harekin hitz egiteko aukera, giro lasaian.

Astebete geroago, urtarrilaren 27an (21:00. Auditoriuma), Marcelo Mercadante bandoneonista, egungo tango konpositore eta interpretatzaile ospetsuenetakoa, izango dugu gurean.
The Rockin’ Johnny Band AEBetatik iritsiko zaigu Chicagoko Bluesetik bidaia egiteko, otsailaren 17an (22:00. Anbigu), Johnny Burgin gitarra-jotzailearen eskutik. Otsailaren 24an (21:00. Auditorium), berriz, Audience bandak Donostiako 58. Zinemaldian estreinatutako “Amerikanuak” dokumentalaren musikalizazioa aurkeztuko digu zuzenean. Blues, rock, country eta folk oinarria duten 19 abesti instrumental.
Martxoaren 16an (22:00. Ambigu), Kaliforniako The California Honeydrops taldea Ameriketako musikaren sustraietan barrena abiatuko da: blues, soul, gospel, Jazz eta R&B doinuak, gozatzeko gune bikainean. Azkenik, ekainaren 24an (22:00. Auditoriuma), Leioako Orkestra Gaztea arituko da urteroko San Juan Kontzertuan.

Antzerkiari dagokionez, adin guztietarako askotariko obra interesgarriak. Hasteko, Euskal Herriko bi konpainia: urtarrilaren 13an (20:30. Auditoriuma), Kulunka Teatroa konpainiaren André & Dorine umore eta emoziodun ikuskizuna, maskarek poesia bisuala sortzen dutela. Bidaia oroimenean zehar; eta urtarrilaren 15ean (18:00. Auditoriuma), Marie de Jongh konpainiak Alabatxo, familian gozatzeko antzerkia, estreinatuko du. Otsailaren 10ean (20:30. Auditoriuma), Tanttakak Contra el viento del norte, Daniel Glattauerren bestsellerraren antzerkirako egokitzapena, aurkeztuko digu. Otsailaren 12an (18:00. Auditoriuma) txikien txanda izango da Baltasar Jaunaren Animaliak (Teloncillo) ikuskizunaren eskutik. Hitzik gabeko lan hau identitateari, estetika txundigarri eta dibertigarriari buruzkoa da, umorez eta jolasez betetako mundu batean.

Martxoaren 4an (18:00. Auditoriuma), familia-antzerkia izango dugu berriro Tanttakaren eskutik: Kafka eta Panpin Bidaiaria, imajinazioari eta arimari buruzko istorioa; apirilaren 22an, aldiz, La Maquiné (Andaluzia) konpainiaren txanda izango da: El Bosque de Grimm, betiko ipuinetatik zer gogoratzen dugun frogatzeko.

Amaitzeko, apirilaren 27an (20:30. Auditoriuma), La Rous (Andaluzia) konpainiaren El Refugio, samurtasunez, minez, umorez, egiaz eta poesiaz beteriko gerraren aurkako alegatua.

Eta maiatzaren 5ean (19:00. Auditoriuma), maiatzaren 17tik 20ra izango den XIII. Umore Azoka baino lehen, zirku berria izango dugu Kultur Leioan Cie. Eía (Frantzia/Italia) konpainiaren Capas ikuskizunarekin.

2012ko lehen zati hau dantzaz beterik ere badator. Martxoaren 9an (20:30. Auditoriuma), Choni Cía. Flamenca konpainiaren La gloria de mi mare, kafe-antzokiaren eta askotariko antzokiaren kulturan inspiratua, artista eta ama protagonista dituela. Martxoaren 11n (18:00. Auditoriuma), Elirale konpainiaren Ninika, dantza garaikidea eta euskal dantza tradizionala, aurreko tailer batekin batera. Martxoaren 23an (20:30. Auditoriuma), Aukeran Dantza Taldearen Burnia, burdina gidari duela. Apirilaren 20an (20:30. Auditoriuma), Anakrusa konpainiak Tempus-I lanarekin harrituko gaitu: errtimoa eta mugimendua idazlearen eta pertsonaien pasarteak kontatzeko. Eta apirilaren 23an (19:00/20:30. Ambigu) La Permanente (Andaluzia) konpainiaren Una Palabra lana, hitzen inguruko esperientzia gune ez-ohikoan.

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa