Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-13 Antzerkia izango da nagusi asteburu honetan
teatro / antzerkia

Asteburua antzerkiarena izango da Kultur Leioan, bertan lan desberdin bi ikusteko aukera izango dugu, gaur bertan publiko nagusiari zuzendutakoa eta igandean familiarekin ikusteko lana.

Gaurko antzerki lana Kulunka Teatrok ekartzen digu 20.30ean. André y Dorine izeneko lan honetan adineko bikote bitxi baten istorioa kontatzen da. Beste asko bezala, errutinak eragindako zabarkerian eroria. Behinola elkarrenganako grina pizten zuena, axolagabekeria bihurtu da orain, eta areago, liskarbide ere bai. Baina gertaera bat dator monotonia hori haustera: gaixotasuna, alzheimerra, gure antagonista handi hori, gure oroipenak, memoria eta identitatea irensten dituena. Horrela hasiko da berriz ere André eta Dorineren arteko harremana: oroimenean zehar egindako bidaia; nor izan diren gogoratzea, nor diren ez ahazteko.

Umorez eta emozioz beteriko ikuskizuna, non Familie Flöz-en tankerako maskarek poesia bisuala ezartzen duten.

Bestalde, igandean antzerki familiarraren txanda izango da, Marie de Jongh-ek ‘Alabatxo’ lana estreinatzen du Kultur Leioan 18.00etan. Laida, lau hilabeteko haurduna, eta Martin haren bikotekidea, egunero daude irudikatzen nolakoa izango den euren bizimodua haurra jaiotzen denean, eta etxea erabat aldatu dute jaioko den alabarentzako gauzekin.

Emakumearen aita, Tomas zaharra, eurekin bizi da; umore txarreko gizona, kexatia, jeloskorra, erretxina, batzuetan umea, gehienetan bihurria, jasangaitza eta bien etorkizunerako traba. Halako batean, ordea, dena aldatuko da: Laidak haurra galduko du.

Orduan Tomasek daukan onena aterako du bere baitatik, bikote gaztearen bizitza berriz osatzeko. Eta zoriona berriz itzuliko da etxera. Familiako hiru senideak, elkar hartuta eta harmonia ederrean, beste haur baten jaiotza prestatzen hasiko dira.

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa