Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-11 Familientzako orientazio zerbitzuak on-line ikastaroa jarri du martxan Gaur bertan hasten da izena emateko epea
etxadi / etxadi

Etxadiko Familientzako Orientazio Zerbitzua berrikuntza batekin datorkigu aurten, gurasoentzako on-line formazio programa batekin, hain zuzen ere. Honen bitartez, baliabide egokiak eskainiko zaizkie familiei, beraien egunerokotasunean, umeak hezitzean, azaltzen diren arazoei aurre hartzeko abilezia eskuratu dezaten.

Helburua, familiei informazio teoriko-praktiko bat helaraztea da 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei.
Hortaz, ekinbide honekin, orain arte erabili diren programaren osagarri (Familientzako “orientazio psikologikoa” zerbitzua) izango den programa aurkezten da, honako hau ere, berritzailea den “on-line” bitartekoa erabiliz. Honako hau giltzarri ikusten da familia-harremanen kalitatea hobetzeko eta familiak, guraso zereginetan konpetente eta seguru sentiarazteko.

Izena emateko epea gaur bertan hasten da eta urtarrilaren 19ra arte izango da zabalik. Eskaerak Leioako Udalaren Hezkuntza sailan egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11).

Behin erabiltzaileak, formazioari hasiera eman dionean (euskaraz edo gaztelaniaz izan daitekeena), osagarriak eta derrigorrezkoak izango diren hiru atal desberdinekin aurkituko da: lehendabiziz presentziazko lehen bilkura talde osoarekin. Bertan, “on-line” plataforma bera eta bere erabilera praktikoa aurkeztuko da. Bigarrenez, erabiltzaile bakoitzak modu indibidualean emango dio hasiera ikastaroari, plataforman agertzen diren eduki teoriko-praktikoak burutuz (90 orduko ikastaroa lau hilabeteetan banatuta). Azkenik, aurrez-aurreko azken bilkura bat egingo da kalitatezko galde-sorta betetzeko eta dagokion diploma emateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa