Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-10 Gabonetako ekintza kulturaletan 1.500 ume baino gehiago izan dira
danza / danza

Pasatu berri diren Gabonetan ekintza kultural bereziak antolatu izan dira Leioan herriko txikienek euren opor egunak topera gozatu ahal izateko. Ekintza hauek anitzak izan dira eta ordutegi malguak izan dituzte denon eskura eta gustora izateko, hori dela 1.500 umek baino gehiagok hartu dute parte.

Alde batetik, 2 eta 5 urte bitartekoentzat ludoteka izan da Kandelazubietan urtarrilaren 2tik 8ra arte, eta nagusiagoak direnentzako, hau da, 6 eta 12 urte bitartekoentzat, leku eta ordutegi berdinean hainbat tailer izan dira, adibidez, pailazoak, diskofesta edota zientzia ikuskizuna. Ludoteka zein tailerretan guztira 1.050 ume izan dira.

Bestalde, abenduan, Kultur Leioak Gabonetako Arte Eszenikoen Erakustaldia hartu zuen, bertan bost ikuskizun desberdin ikusteko aukera izan zuten 3 urtetik gorako umeek, besteak beste, txotxongiloak, dantza eta logela multimediarekin. Ekintza hauetan 559 ikusle izan ziren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa