Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-09 Izotz pistak iazko erabiltzaile kopurua mantendu du
helo / hielo

Bigarren aldiz, Errekalde plazan kokatuta egon den izotz pistak bisitari kopurua mantendu du aurten ere. Guztira 4.035 erabiltzaile hartu izan ditu pistak Gabon egun hauetan. Guztira 128,5 ordu izan da irekita, abenduaren 23tik joan den urtarrilaren 8ra arte, beraz, bataz besteko erabiltzaile kopurua 31,40 izan da orduro.

Ekintza hau Leioako Merkatarien Elkartea eta Udalaren arteko akordioari esker jaio zen joan den urtean eta izandako arrakasta ikusirik aurten ere ezartzea adostu zuten antolatzaileek. Herriko merkataritza sustatzeko asmoz jaio zen eta bide batez leioaztarrei aisialdi aukera berri bat emateko amoz. Horretarako sarrera euro bikoa izan da urte bietan baina Leioako dendetan erosten zutenentzat doakoa izan da sarrera.

Ia 300 metro koadroko pista honek ordutegia berezia izan du Gabon egun guztietan herritar guztiek gozatu ahal izateko, jai egun pare baten ordutegi berezia salbu egunero izan da irekira pista goizez zein arratsaldez, abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa