Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-05 Errege Magoak Leioan izango dira gaur
reyes / reyes

Errege Magoak Leioan izango dira gaur arratsaldean, beraz, herriko ume guztiek euren eskakizunez beteriko gutunak eman ahal izango dizkiete gaur arratsaldez. Leku desberdin bitan izango dira gaur, Kultur Leioan eta Lamiakon bertan.

Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, Errege Magoak Kultur Leioan izango dira gaur arratsaldean 18.30etik aurrera herriko ume guztien eskakizunak jasotzeko eta argazki bat egiteko euren herrira bueltatu baino lehen.

Lamiakoko umeek, berriz, Errege Magoen kabalgata ikusteko aukera izango dute, Lamiakoko Jai Batzordeak antolatuta. Arratsaldeko 18.00 irtengo da Langileria kaleko 4.zenbakitik eta Lamiakoko Antzokira helduko da kabalgata, bertan harrera egingo zaie Erregeei 19.00ak inguru, auzoko umeekin egoteko, eta 20.00ak bueltan txokolatada izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa