Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-02 Lanez lepo ibili da Kantika Gabon hauetan
kantika casa real / kantika casa real

Gabonak lasai hartzeko eta familian egoteko egunak dira normalean, baina Leioa Kantika Koralak egun hauek beste modu desberdin batetan bizi izan ditu. Hainbat kontzertu izan ditu azken asteetan eta hauetariko batzuk telebistan ikusi ahal izan ditugu.

Lehenik eta behin, abenduaren 22an, Errege-etxean izan ziren kontzertua ematen. Emanaldi honetan euskal Gabon kantak zein Estatukoak edota nazioarte mailakoak abestu zituzten gazteek. Ahots hauei laguntzeko Basilio Astulez zuzendaria egon zen, Itziar Bilbao pianojolea, Xabier Calzada flautista eta Elur Arrieta perkusio lanetan. Kontzertu hau TVE-n ikusi ahal izan genuen, eta oraindik ere ikusi dezakegu web gunean.

Bestalde, ETB-1eko Gabonetako Soinuak izeneko emanaldian ere parte hartu zuten Leioako gazteek Bilboko Koral Elkartearekin eta Gaudeamus koralarekin. Bertan, bereziki telesaio honetarako Xabier Sarasolak idatzitako ‘Eguberriko Iguzki’ lana estrenatu zuen Kantikak, egilea zuzendari bezala izanik.

Azkenik, Leioako gazte hauek Telecincok Isabel Pantojarekin Euskalduna Jauregian grabatu zuen Eguberriko programa berezian ere parte hartu zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa