Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-16 Gaur da azken eguna BiziLeioaBiziz zerbitzuko txartela Kultur Leioan egin ahal izateko
778_Bizileioabiziz__09

Gaur da azken eguna txirrinduak alokatzea ahalbidetzen duen txartela Kultur Leioan egin ahal izateko. Astelehenetik aurrera zerbitzuan alta eman nahi dutenek beste bi bide erabili beharko dituzte, hau da, www.biziprest.com/bizileioabiziz web gunea edota 900.840.345 doako telefonoa.

Egun badira 250 leioaztar baino gehiago euren txartelak egin dituztenak, hauen bitartez, eta 10 euro urtean ordainduta, urte osoan erabili ahal izango dute txirrinduak alokatzeko zerbitzua.

Udal zerbitzu honen bitartez txirrindua garraio sistema sendoa bihurtuko da Leioan, jasangarritasuna eta erabilerraztasuna bultzatuz. Honetaz gain, Leioako eta Getxoko zerbitzu biak konektatuak daudenez udalerri bietako biztanleek abantaila garrantzitsua dute.

Informazio gehiago:

Bizileioabiziz

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala