Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-13 Iazko datu onak mantendu ditu XXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza azokak
feria / feria

Joan den urtean Nekazaritza eta Abeltzaintza azokak markak hautsi zituen bai partaideen aldetik zein bisitarien aldetik, eta aurten, eguraldia lagun izanda, datu on horiek mantentzea lortu izan du azokak. Antolatzaileen esanetan, jendez lepo egon zen Leioa igandean azokako gune eta ekintza guztietan.

Azken datuen arabera 15.000 lagun inguru izan ziren igandean azokan. Aurten 100 postu egon ziren azokan, nekazarienak 75 eta abeltzainenak 25. Haur ekintzek ere arrakasta izan zuten herriko txikienen artean, poniekin 450 txiki baino gehiago izan ziren, idi-gurdiekin 200 eta tailerretan 340 umek hartu zuten parte.

Bestalde, EuskoLabelaren postuak ere hainbat bisita jaso zituen, txahal errea eta sagardoaren 1.100 pintxo banatu ziren bisitarien artean, eta ziza dastatzean, berriz, 800 pintxo izan ziren.

XIII. Idiazabal Gazta Lehiaketan 9 ekoizle aurkeztu ziren (Bizkaian jatorrizko izendapena 15 egileetatik), eta amabitxi-aitabitxiak Makilaren kofradiako Patxi Renteria eta Josu Mendia izan ziren. Sailkapena horrela geratu zen:

1. RIKARDO MURIAS - MUSKIZ
2. ALICIA MONEDERO - ABADIÑO
3. JOAQUIN IRIARTE - MARKINA-XEMEIN

Gainontzeko partehartzaileak:
FLOREN TXURRUKA - MARKINA
ANDONI PADILLA - OTXANDIO
FRANCISCO ORTIZ - KARRANTZA
TERESA PETRALANDA - OROZKO
PAGOBIETA - UBIDEA
PATXI BASKARAN - MARKINA

Bestetik, Etxolen VI. Apainketa lehiaketan 92 nekazal postuk hartu zuten parte, hauetatik lehen sailkatutakoak honakoak izan ziren:

1. ADELA ANDIKOETXEA – URDULIZ – ORTUARIAK
2. IÑIGO AURREKOETXEA – LOIU – TXERRIKIAK

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa