Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-12 Iñaki Saez futbol kanpusean izena emateko epea datorren astean bukatuko da
campus / kanpusa

Iñaki Saez futbol kanpusean izena emateko azken eguna abenduaren 20an izango da, hau da, datorren asteko asteartean. Kanpusa 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta abenduaren 26tik 31ra bitartean izango da. Leioako Kirol Elkarteak antolatzen duen kanpus honetan izena emateko ez ahaztu bide bi daudela;mailez (campusleioa@yahoo.es) edota telefonoz (675.533.528).

Esan bezala, kanpusa 4 eta 12 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute udako oporretan eta futbolaren inguruko hainbat ariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatza izanik.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:
- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Kanpusa astelehenetik ostiralera izango da, 9.00etatik 14.00etara. Honetaz gain aipatu behar da gurasoek autobus zerbitzua hartu dezaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo. Zerbitzu hau 8.00etatik 9.00etara bitartean izango da martxan.

Kanpusari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero Leioa S.D web gunean.

Informazio gehiago:

S.D. Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (image/jpeg, 118 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa