Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2020ko Apirilaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-05 Errege Magoak Leioako kaleetatik ibiliko dira gaur Lamiakok kabalgata propioa izango du
Reyes Magos / Errege Magoak

Gaur arratsaldean Leioako ume guztiek Errege Magoak ikusteko aukera izango dute udalerriko kaleetatik zehar, eta pertsonalki aurtengo oparien eskakizunekin betetako gutunak eman ahal izango dizkiete.

Ibilaldia 18.00etan hasiko da Bulebarrean, hortik Sabino Arana kalera pasatuko dira Erregeak eta euren karrozak. Luis Libano eta Euskal Etxeen Plazan izan eta gero Bulebarrera bueltatuko dira, Errekalde plazan amaitzeko. Beraz, 19.00ak aldera Kultur Leioan bertan Errege Magoen harrera burutuko da eta bertan bildutako txikiei guztiei gluten gabeko gozokiak banatuko zaizkie.

Bestetik, Lamiakoko umeek kabalgata propioa izango dute, hau 18.00etan hasiko da auzoko kaleetan bertan, eta aurrekoa bezala, 19.00etan harreraren txanda izango da, baina honetan Lamiakoko antzokian izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa