Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-02 Atzo Ibarrabarrin izandako suteak pabiloi bat kiskali zuen eta beste seitan kalteak eragin zituen
767_SAM_0144

Atzo, Iturriondo kaleko Ibarrabarri industrialdean izandako sutearen ondorioz E-17 pabiloia kiskali zen, Aero car enpresakoa hain zuzen ere, eta beste sei pabiloiek kalteak jasan zituzten. Ostera ez ziren kalte pertsonalik eman.

Leioako Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen atzo 15.34ean suteaz ohartarazten, segidan udaltzainek Ibarrabarri industrialdean joan ziren eta hortik larrialdi zerbitzuak koordinatu zituzten, hau da, SOS Deiak eta Suhiltzaileak. Minutu gutxi batzuk barru suhiltzaileek sutea itzaltzen hasi ziren, arratsaldeko 18.00ak arte.

Itzali ostean estalkia eta eraikinaren egituraren hozteari ekin zioten. Arratsaldeko 20.00ak aldera amaitu zen suhiltzaileen lana. Orduan Leioako Udaltzaingoak, Herri Babesak, Osasun Teknikariek eta Ur departamentuko teknikariek kalteen balorazioa egin zuten eta suteak eragindako kea toxikoa zela baieztatu gero inguruan diren etxeetako herritarrak ohartarazi zituzten, gau osoan zehar lehioak eta ateak itxita mantentzeko gomendatuz.

Leioako Udaltzaingoak egindako balorazioaren arabera, sutea eman zen pabiloia guztiz kiskalita geratu da, eta honetaz gain honen inguruan ziren beste sei pabiloi gehiagok ere kalteak jasan izan dituzte kea, ura eta suaren eraginez. Gaur, oraindik, sutearen jatorria ikertzen ari dira.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala