Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-22 Emakumeenganako biolentzia mota ezezaguna identifikatzen lagundu nahi du Udalak
mujeres / mujeres

Datorren ostiralean, hilaren 25ean, ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Leioako Udalak biolentzia mota oraindik ezezagun bat identifikatzearen alde egingo du, seme-alabek euren amengan eragiten duten biolentzia, hain zuzen ere.

Oraindik biolentzia mota ezezaguna da, bakoitzak bere etxean pairatzen duena eta kasu askotan justifikatu egiten dutena biktimek. Hau da, ama izatea baldintzarik edo mugarik gabe zaintzea dela ulertzen dutelako.

Biolentzia mota hau gero eta ohikoagoa da familien artean, eta agerikoa izan da adibidez azken aldian telebistan agertu izan dira programa berrietan, telebista saio hauetan seme-alaba biolentoen jarrera aldatzen saiatzen dira hainbat terapiarekin. Baina nahiz eta ohikoa, izan oraindik ez da salatzen, batez ere amen buruan ez delako sartzen euren seme-alabei salatzea.

Horregatik, eta gizarteari arazo hau aurkezteko eta salaketa publiko bat egiteko, Leioako Udalaren Berdintasun sailak hainbat egun dedikatu izan dio biolentzia mota honi. Batez ere, ama direnei zuzenduta, biolentzia mota hau ematen diren %87 kasuetan ama izaten dutelako biktima, Bizkaiko Adingabeen Fiskaltzaren datuen arabera.

Hori dela eta, Sentsibilizazio Puntua ezarriko da Bulebarrean hilaren 25etik abenduaren 2ra bitartean (11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara arte) seme alabek eragindako biolentzia mota hau zelakoa den jakitera emateko asmoz. Karpa honek hainbat atal izango ditu, hasieran arazoaren aurkezpen bat egiten da datuekin eta hainbat ezaugarri azpimarratuz. Bigarren atalean, biolentzia mota honetako adibide errealak ikusteko irudiak izango dira ikusgai, bertan hainbat gazte ikusten dira euren amak iraintzen. Azkenik, hirugarren zonaldean leioaztar bakoitzak irudiak ikusterakoan sentitu izan duena azaldu ahal izango du mezu baten bidez. Honetaz gain, arazo honen aurrean zeregina badagoela argi utzi nahi du Udalak, eta batez ere laguntza emateko prest Gizarte Zerbitzuak daudela jakinarazi nahi du.

Laburbilduz, Sentzibilizazio Puntu honen helburu orokorra arazo hau identifikatzea da, bai biktimen aldetik eta baita gizartearen aldetik.


Oso maite zaituenak, ondo maite zaitu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa