Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-18 Basaezko obrak amaitu dira jada
Basaez / Basaez

Amaitu dira jada Basaez auzoko obren lehen fasea. Honekin Artatza, Joaquin Achucarro eta San Bartolome kaleak urbanizatu dira. Orain zonaldean eraikiko diren 190 etxebizitzak jarriko dira martxan, hauetatik jada martxan dira 30 Babes Ofizialekoak.

Atzerapen txikia izan dute obra hauek baina behingoz amaituta dago zonaldeko obren lehen fasea, alegia, San Bartolome kale osoaren urbanizazioa, Achucarro kaleko azken zatia eta Artatza kaleko zati bat. Horretaz gain, Altzagaondo parkea egokitu da, zonaldeko gune berdeak amaitutzat emanez.

Kaleko egokitzapenarekin batera auzoan 190 etxebizitza egingo dira, hauetatik 30 Babes Ofizialekoak eta martxan direnak jada.
Oraindik bigarren fasearen obrak geratzen dira egiteko, hau da, Kulturgunea eta baselizaren inguruko zonaldea. Proiektu honek aurreikusten duen bezala San Bartolome plazaren azalera bikoiztu eta berritu egingo da, herri kirolen korridorea berrituko da eta parkea egokituko da.

Urbanizazio hauen aurrekontu osoa 5 miloi eurokoa da, hauetatik Udalak bi miloi baino gehiago jarriko ditu, gainontzekoa sustatzaile pribatuek jarriko dute.

Tenplu berria

Guzti honetaz gain, eta Elizaren kontura, Basaez auzoak baseliza berri bat ere izango du laster orain arte zabalik zegoena ordezkatuko duena. Apezpikutza Eliza berri honen esleipen prozesua amaitzen ari da ahalik eta arinen eraikuntza obrekin hasteko. Apezpikutzak ideien lehiaketa bat antolatu zuen proiekturik onena aukeratzeko, beraz, eraikin hau berezia eta arkitektura aldetik balio handikoa izango da. Auzoan ziren Oblatuak alde egin eta gero, Basaezko baseliza kokatzen den lurzorua higiezinen sustatzaile baten esku geratu zen, beraz, Udalak eta Apezpikutzak akordio batera heldu ziren tenplu berri bat eraikitzeko auzoan bertan. Modu horretan Udalak tenplurako lurzoru berria luzatzen zuen 50 urteko administrazio kontzesio baten bidez, eta Elizak, tenplu berria eraikitzeko arduradun egin zen 700.000 euroko inbertsioarekin. Eliza berri honek azken urteetan auzoan zegoena ordezkatuko du, eta berria prest dagoenean zaharra botako dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa