Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-13 Leioako I. Enpresa Azokan izena emateko epea
755_Medibile_Jauregia_01

Behargintza Leioak antolatutako Enpresen I. Azokan erakusle bezala parte hartzeko izena emate epea bihar amaituko da. Gainontzekoentzat izena emate epea osteguna arratsaldera arte izango da irekita. Leioa Sareak Hedatuz egitasmoaren barruko ekintza honetan enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatuko da, ostiralean Mendibile Jauregian.

Lan ildo horretan, merkatu ekintzak indartu, bezero berriak hartu, produktu edota zerbitzu berriak eskaini eta enpresaren irudia indartzeko ekitaldia baliatu nahi duten Leioako enpresei zuzenduta dago bereziki azoka.

Azkenik, interesik duten enpresen arteko batzar pertsonalizatuak adosteko marko bideratzailea izan nahi du azokak.

Egitaraua:

10:00: ATE IREKIAK
Datozen enpresa guztientzako topagunea.

11:30: BANAKAKO HITZORDUAK:
Aurretiazko topaketetan detektatutako eta interes komunekoak diren gaietan sakontzea.

MIKROFONO IREKIA:
Gainerako enpresen aurrean aurkezteko aukera.

13:00: LEIOAKO I. ENPRESA AZOKAREN AMAIERA


IZEN-EMATEAK:
Parte hartzeko bi aukera daude: ERAKUSTOKIA JARTZEA ala AZOKARA ETORTZEA bakarrik.
Kasu bietarako, telefonoa edo web orria erabil ditzakezu: 94 400 4195 / http://www.leioako-behargintza.net/.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (image/jpeg, 448 kb)

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala