Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-15 Leioako dendetan erosten dutenek saria izango dute Gabonetan
754_Comercio_Leioa_14

Leioako Merkatarien Elkarteak bere bezeroak sarituko ditu Gabon egunetan. Eurei zuzendutako deskontuak, opariak eta bestelako ekintzak prestatu ditu elkarteak Gabonetarako.

Alde batetik, herria apaintzeko eta egun berezi hauetan gure kaleetan behar den magia berpizteko Leioako Merkatarien Elkartearen dendariek zuhaitzak jarriko dituzte euren ateetan, abenduaren 17tik aurrera. Gainera Gabon zuhaitz hauek herriko ikastetxeetako umeek egindako postalekin apainduta izango dira, horrela familiak dendarik denda pasa daitezke euren postala aurkitzen.

Bestalde, abenduaren 23an, aski ezaguna den ekintzaren txanda izango da. Leioako Merkatarien Elkarteak eta Leioako Udalaren Kultura sailak, gaztainak banatuko dituzte doan herriko familien artean.

Honetaz gain, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra arte Leioako Merkatarien Elkarteko kideek behin baino gehiagotan erabiltzeko poltsa bereziak banatuko dituzte euren bezeroen artean, urte osoan izandako fideltasuna saritzeko. Poltsa hauek elkarteko eslogana izango dute inprimatuta “Elkarrekin Leioa sortzen dugu”, erosketak egiterakoan presente izateko eta bide batez ingurumena kaltetzen dituzten plastikozko poltsak desagertzen laguntzeko.

Azkenik, abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra bitartean 12.000 euro zozketatuko dira Leioako dendetan erosten duten leioaztarren artean, diru hau deskontu txarteletan banatuko da 50, 100, 500 eta 1.000 eurotako txarteletan, hain zuzen, herriko dendetan gastatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala