Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-04 Hurrengo astartean irekiko da epea Altzoan Haurreskolako eskaerak egiteko Datorren urtarrilaren 9an irekiko da haurreskola
749_bebe

Hurrengo asteartean, hilaren 8an, irekiko da epea Altzoan Haurreskolarako eskaerak aurkezteko. Jakina denez, zentro berri hau Txomin Aresti Ikastetxearen parean egin izan den eraikin berria kokatuko da eta 68 plaza izango ditu 0 eta 2 urteko ume leioaztarrentzako. Eskaerak hilaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Haurreskola berri honen plazak eta joan den 2010ean sortutako Artatza Haurreskolaren 21 plazak gehituta Leioak 89 plaza izango ditu 2012. urtean txikien hezkuntza publikoan.

Jakina denez, Altzoan haurreskola Txomin Aresti ikastetxearen, Musika Eskolaren eta Udal Euskaltegiaren parean egin izan den eraikin berrian kokatuko da, zehazki behe solairuan. Herri erdialdean kokatzea ere garrantzitsua izan da herritar guztien eskura egoteko.

Matrikulazioa:
Udal Hezkuntza Saila
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 4. solairua

Informazio gehiago:
Telefonoa: 94 607 25 76
udalhezkuntza@leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala