Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-03 Haurtxoentzako esperientzia magiko bat Haurtxoentzako IV. Antzerki zikloa "Lehen Aldia"
Paisajes / Paisajes

Zure umea eta zu antzerkian esperientzia magikoa izatea nahi baduzu hurbildu zaitez azaroaren 19 eta 20an Kultur Leioara. Bertan 1 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako “Lehen aldia” antzerki zikloaren laugarren edizioa izango da.

Ziklo hau, orain dela lau urte jaio zen Kultur Leioaren eskutik, eta bere helburu nagusia zen umeak txikitatik antzerki mundura hurreratzea, eta gurasoen eskutik baldin bada hobe.

Aurten antzerki lan bi prestatu dira ziklo honetarako. Honetaz gain esna beharra dago ordutegi desberdinak jarri direla denentzat erosoa izateko, beraz lan bakoitzak goizez zein arratsaldez ikusteko aukera izango dugu.

Paisajes
Marisa Amor (Madrid)

“Paisajes” da… zirkulu bat, zuhaitz bat, hiri bat, kaskabilo bat, etxetxo bat, txerri bat, ardi baten gorotza. Bizikleta bat, zerbait beltza, lau lagun, zerbait zuria, eskuinetik, atzetik, eguzkiari so egin eta euria egitea… ummm, uste dut zerbait gehiago zela…

Zuzendaritza: Marina Amor.
Interpreteak: Paloma Calle, Marisa Amor.
Iraupena: 45'
Ikuslea: 1-3 urte

Non: Auditorium
Eguna: Azaroaren 19an
Ordutegia: 12:30 / 18:00etan
Sarrera: 4 euro

Kaleidoskopio
Teatro Paraiso (Euskadi)

Emozioen baso bihurtzen den eraikuntza-jokoa, irudien museo txiki bati bizitza ematen dioten proiekzioak, paisaia sentikorrak marrazten dituzten argiak, topaketa jostalariak iradokitzen dituzten soinuak… beste mundu bati bide ematen dion mundua.

Zuzendaritza: Charlotte Fallon.
Interpreteak: Rosa A. García, Geofrey Maggba.
Iraupena: 30'
Ikuslea: 1-3 urte

Non: Auditorium
Eguna: Azaroaren 20an
Ordutegia: 12:30 / 18:00etan
Sarrera: 4 euro

Informazio gehiago:

Paisajes

Kaleidoskopio

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa